XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garbi azaltzen da, bataz beste zenbat eta errenta handiagoa eduki, hainbat eta gehiago kontsumitu eta gehiago aurreratu egiten dugula.

Zenbat eta aberatsagoa izan, hobeto bizi, aurrezki-sakrifizio gehiago egin gehiago aberastuz, eta langabeziaren aurka biziago jokatu.

Langile hutsa baldin bazara, ez baduzu aurreratzen, zu ez zara zuhurra, ez zara gizartearentzat onurakorra, ez duzu ezer langabeziaren aurka egiten.

Eta langabetua baldin bazara... kitto!.

Kotxau horrek!.

Eskerrak dirudunek dirua aurreratzen dutela, plusproduktuaren jabetasuna lortzeko asmo sakrifikatuz beterik, zure langabeziaren erruki biziak akuilatuta.

Bide honetan jarraituz, zientziaren hutsunea mitoz betetzen, aberrazio hutsetara heldu gara.

Aberatsek aurreratzen dute.

Aurrezkiak finantzatzen du inbertsioa.

Inbertsioak sorrerazten ditu lanpostuak.

Langabetu guztiok bildurik ¡gora aberatsak!.

Egia esan, nahiz eta harro asko izan, okerrak baino gehiago buru kaskarrak gara, nere iritziz.

7.- Politika ekonomiko zaharra eta langabezia

Gaurko politika ekonomikoa okerra da, langabezia eta inflazioa biak batera zuzpertzen ari da eta.

Inflazioa zuzpertzen ari da gaurko politika ekonomikoa, familien aurrezkia (enpresen desaurrezkia) eraginez, enpresak prezioak jasotzera behartzen dituelako, diru galtze gainditu ezinezkoetatik ihes egingo badu.

Inflazioa ere bizkortzen ari dira, korrituak altxatuz, diruaren kostuak diruaren emaitzak baino askoz handiagoak eginaz.

Horretara, aurrezkigileei inflazioaren kaltea konpentsatu nahian, enpresen kostuak puzten dituzte, enpresen prezio jaso beharrak akumulatuz.

Eta langabezia sustatzen ari dira, kontsumoa gutxituz familien aurrezkiaren bitartez.

Zeren izanik, .

Hau da, zenbat eta handiagoa inbertsioa, hainbat eta sakonagoak enpresen zor berriak .

Horregatik, bizi ez bizi ari direnean, enpresek ez dute nahi inbertsiorik, zorretan ahalik eta gutxien murgiltzea daukatelako helburutzat.

Alderantziz, inbertitu nahi izatera berriz heltzeko, desaurrezkiaren arazoa konponbidean ikusi beharko dute.